Aza-17

HANKALEKUEN GARRANTZIA POSIZIONAMENDUAN

Zer da gurpil aulkiaren hankalekua?
Gurpil aulkietan oina eta hankentzako hainbat soporte mota daude. Ezagunena eta gehien erabiltzen dena, hankalekua da. Gurpil aulkiari pieza batekin eransten zaio hankalekua. Batzuetan, hankei leku gehiago uzteko, hankalekua kendu daiteke. Beste batzuetan, erabiltzaileak, sillatik transferentzia egin ahal izateko, hankalekua kendu dezake baita ere. Hankalekuak, erabiltzaileak hankak deskansatu ahal izateko plaka bat eramaten du.
Nahiz eta batzuetan iritzi basikoa duen hankalekuak, soporterik garrantzitsuenetakoa da; funtsezko eginkizuna betetzen dute gurpil aulkiaren erabiltzailearentzat.

Hankalekuaren zergatiaren garrantzia
Erabiltzaileari erosotasuna bermatzeko garrantzitsua da hankentzako soporte egoki bat edukitzea. Hankalekuaren erabilera okerra egiteak edo berauen instalazio desekogi bat izateak, erabiltzaileari bizkarreko mina, ipurdiko gehiegizko presioa edota iztarreko behealdeko zonan ere gehiegizko presioa egitea eragin diezakioke. Gorputz-enborra eta hankaren goiko aldeko tartea handiegia denean ere, erabiltzailerari digestio arazoak sortu lezaizkioke. Arazo guzti hauek hankalekuen erabilera desegoki batengatik sortu daitezke.

Jarrera egokiaren garrantzia
Jarrera, gure gorputza zutik, eserita edo etzanda jardunean ari denean hartzen duen forma da. Askotan, jarrera, makurdurarekin, altxatzearekin, tiroiarekin edo helmenarekin uztartzen da. Jarrera egoki bat mantentzeko, beharrezkoa da jakitun izatea, bizkarrean. giharretan, ligamentu eta tendoietan ahalik eta tentsio gutxien jarri behar dela. Bizkar muinak “S” formako kurbatura naturalak ditu. Albotik ikusita, zutabe zerbikal eta lunbarrak barruraldera egiten duen kurbatura du (lordosis) eta bizkar muinak aldiz, kanporuntz egiten duen kurbatura txikia (cifosis).

Nola laguntzen dute hankalekuek jarrera egoki bat mantentzen?
Aurretik komentatu degun bezela, jarrera egoki batek bizkar muinaren kurbatura naturala mantentzen laguntzen du. Berau, ein haundi batean behintzat, pelbisa eta gorputz adarren jarrera egokiaren mende dago. Jarrera hauek egokiak ez balira, zutabe bertebralak konpentsatu egin behar izaten du eta beraz, bere forma naturala galtzen du.
Eseritako jarrera ziurtatzen duten beste faktore batzuk:
-Bi aldakatako pisu banaketa zuzena.
-Femurra eta tibiaren artean 90ºko angulua edukitzeko, belaunak tolestea.
-Hankak, lurzoru sendo baten gainean jarrita edukitzea.
-Gurpil aulkiaren hankalekua ajustatu daiteke, hankaren luzera diferentzia konpentsatzeko. Honela, pixua modu egokian banatzen dela ziurtatzen degu.

Hankalekuaren erabilera zuzena osasunean mesedegarria da
Gurpil aulkiaren hankalekua alturan ajustablea da, zeñek orkatilaren, belaunaren, aldakaren eta pelbisaren angulu egokiak mantentzen laguntzen duen. Honek, erabiltzaileak bere hanka lauak hankalekuan kolokatzen laguntzen dio baita ere. Horrela, bere hankekin bultzatzeko gaitasuna izango du, jarrera egoki bat eta pelbiseko posizionamentu natural bat lortu ahal izateko.
Bitxikeria bezela, merezi duen aipamen bat; emakume batentzat, bere maskuria ondo hustutzeko, garrantzitsua da bere hanka zuzenak, zoruaren gaiñean postura natural batean mantentzea. Gurpil aulkian daudenak, pixa egin ahal izateko, gailu berezia erabiltzen dutela kontutan hartu behar da.
Jarrera egoki bat mantentzeak, osasunean eta erabiltzailearen ongizatean eragin positiboa duela nabaria da: artikulazioetako eta giharretako min eta molestiak gutxitzen ditu, erabiltzaileari bizitza erresagoa eginez. Garrantzia haundia du beraz, gurpil aulkien hankalekuen erabilera egokiak.