Abe-20

Q300 M MINI GURPIL-AULKI ELEKTRIKO BERRIA

Beste gurpil-aulki elektrikoak iristen ez diren lekura iritsi zaitezke Q300 M MINI gurpil-aulki berriarekin. 52 zm-ko zabalerarekin, merkatuko aulki elektrikorik estuena da, eta 112 zm-ko biratze-diametro txikiari esker, lehen imajinaezinak zitzaizkizun espazioetan biratu eta mugitu ahal izango zara.
Segurtasunez eta eroso gidatu, gurpil guztietan duen patentaturiko esekidura independenteari esker. 14”-ko gurpilak aukeratuaz, 10 zm arterainoko koxkei aurre egin daiteke eta 4 polotako motor indartsuekin lurzoru zailenak zeharkatzeko aukera izango duzu. 56 Amp-ko bateria indartsuek elikatuta, Q300 M MINI gurpil-aulkiak 36 km-rainoko autonomiarekin, nahi duzun lekura joan zaitezke.